41. artikulua.— Berdintasun-neurriak
1. Sektore publiko autonomikoko enteek, lizitazio-pleguetan, genero-berdintasunaren arloko klausula sozialak txertatuko dituzte, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko araudiaren betetzea indartzeko, eta, bereziki, berdintasun-planak egiteko eta betearazteko legezko betebeharrak modu frogagarrian egiaztatzeko, hala dagokienean. Edozelan ere, hizkuntzaren edo irudiaren erabilera sexista saihestuko da, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatuko da tratuan eta enplegua iristean, bai eta sailkapen profesionalean, sustapenean, iraunkortasunean, egonkortasunean, prestakuntzan, kalitatean, lanaldiaren antolamenduan, ordainsarietan eta iraungipenean ere.
[…]