9. artikulua.— Diskriminazioa debekatzea
1. Adingabe guztiek izango dituzte beren eskubideak, inolako salbuespenik gabe, eta bereizketarik edo diskriminaziorik egin gabe ondoko arrazoiak direla eta: adingabearen beraren edo haren familiaren arraza, osasuna, kolorea, sexua, hizkuntza, kultura, erlijioa, iritzi politikoak edo jatorri nazional edo sozialeko bestelako iritziak, egoera ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein tasun.