2. artikulua.— Printzipio gidariak
Sepepak (Asturiasko Printzerriko Enplegu Zerbitzu Publikoak) printzipio gidari hauetara egokituko da:
a) Aukera-berdintasuna, betiere sexuagatik, arrazagatik, egoera zibilagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, jatorriagatik, iritziagatik edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik diskriminatzen ez dela bermatuz.