5. artikulua.— Hizkera ez-sexista, eta emakumeen eta gizonen irudi publikoa
1. Asturiasko botere publikoek hizkera ez-sexista erabiliko dute, eta harreman sozial, artistiko eta kultural guztietan sustatuko dute hori.
2. Era berean, komunikazio instituzionalak hizkera ez-sexista erabiliko du, eta emakumeen eta gizonen irudi estereotipatu gabea, berdintasunezkoa eta plurala transmititzen dela zainduko du.
24. artikulua.— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa informazioaren gizartean
2. Asturiasko administrazio publikoen finantzaketa jasotzen duten informazio- eta komunikazio-teknologien proiektuek hizkera eta eduki ez-sexistak erabiliko dituzte.
28. artikulua.— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa komunikabideetan
2. Titulartasun publikoko komunikabideek islatuko dute emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotipatu gabea, eta sustatuko dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren ezagutza eta zabalkundea, hizkera ez-sexista erabili behar dutelarik.