17. artikulua.— Babesa
4. 3. Kalitateko izendapen geografiko bati atxikita dauden izenak ezin izango dira erabili antzeko produktuak izendatzeko, aurkezteko edo publizitatea egiteko, izen hori esleitu ez bazaie eta babes- edo izendapen-mota horretarako baldintzak betetzen ez badituzte, baita izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzuli badira edo «mota», «estilo», «imitazio» edo antzeko adierazpenak badituzte ere, ezta produktuaren benetako jatorri geografikoa adierazten den kasuetan ere. Era berean, ezin izango dira erabili «...n egina», «...n fabrikatua» edo antzeko adierazpenak.