Artikulu bakarra.— Asturiasko Printzerriaren maiatzaren 15eko 4/1986 Legea, Ohoreak eta Goraipamenak arautzen dituena, aldatzea
Sei. Xedapen gehigarri bakarra eransten da, honela dioena:
Xedapen gehigarri bakarra. Hizkera ez-sexista erabiltzea.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeria Desagerrarazteko martxoaren 11ko Asturiasko Printzerriko 2/2011 Legearen 5. artikuluarekin bat etorriz, lege honen testuan hizkuntza-ekonomiagatik maskulino generikoa erabiliz egiten diren erreferentziak genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira.
Bereziki, Asturiasko Seme Txit Argiaren tratamenduari eta Seme Kuttun eta Semetzakoaren tituluei egindako erreferentziak, hurrenez hurren, Asturiasko Seme eta Alaba Txit Argi, eta Alaba Kuttun eta Alabatzakoari eta Asturiasko Seme Kuttun eta Semetzakoari egindakotzat hartuko dira».