[…]
35. Xedapen gehigarriek honako gai hauek dituzte: Asturiasko Printzerriko legerian Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduari egiten zaizkion erreferentziak; legea onetsiz gero, lehendik dauden jarduera eta instalazio guztiak egiaztapen-, ikuskapen- eta zehapen-araubidearen mende jartzeari buruzkoak; finantza-bermeak eskatzetik salbuesteko irizpideei buruzkoak; ingurumen-identifikazioaren zenbakiari buruzkoak; Asturiasko Printzerriko Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren urriaren 21eko 8/2002 Legearen katalogoan sartutako jardueretarako baldintza akustikoak sartzeari buruzkoak; udalei eman beharreko konpentsazio ekonomikoei buruzkoak; Administrazioan karbono-aztarna kalkulatu eta murrizteari buruzkoak; Administrazioa Ingurumen Kudeaketa eta Ikuskatzailetzako Europako Batasuneko Sistemari atxikitzeari buruzkoak; eta hizkera ez-sexistari buruzkoak.
Bederatzigarren xedapen gehigarria.— Hizkera ez sexista
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, hizkuntzaren ekonomia-printzipioaren arabera maskulino generikoa erabiliz egiten diren izendapen guztiak genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira.