79. artikulua— Zerga-egitatea[853]
Tasa honen zerga-egitatea matrikula formalizatzea da, katalanaren ezagutza-ziurtagiriei dagozkien probak egiteko; izan ere, Kultura eta Gazteria Zuzendaritza Nagusiak ematen ditu ziurtagiri horiek.
98. artikulua.— Zenbatekoa
Tasa ondorengo tarifen arabera eskatuko da:
3.1. Hizkuntzen irakaskuntza
Bigarren hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikasketak egin dituzten ikasleek hizkuntzak ezagutzen dituztela egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala: 8,00 euro.
103. quater artikulua.— Zenbatekoa
Tasa ondorengo tarifen arabera eskatuko da:
1. Ikasle ofizialak (aurrez aurreko ikastaroa):
Matrikula katalanaren lau hilekoko ikastaro presentzial batengatik: 71,13 €:
2. Irakaskuntza libreko ikasleak:
– Hizkuntzen ezagutzaren ziurtagiri ofizialaren probako azterketa-eskubideak, EOIES programan izena emanda dauden Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzako ikasleentzat: 22,19 euro.
– Hizkuntzen ezagutzaren ziurtagiri ofizialaren probako azterketa-eskubideak, EOI-CEPA programan izena emanda dauden ikasleentzat: 23,07.