Bosgarren xedapen iragankorra
Bien bitartean, lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Balear Uharteetako Logopeden Elkargo Ofizialean sartu ahal izango dira hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduen arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak, honako kasu hauetako batean badaude:
1. Logopediaren arloan gutxienez hiru urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:
a) Hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa.
b) Hizkeraren nahasmenduen espezialitateko diploma, Espainiako estatuko unibertsitateetako batek luzatua.
c) Hizkeraren patologiako espezialitateko diploma, Bartzelonako Santa Creu i Sant Pau ospitaleko Patologia Eskolak luzatua.