5. artikulua.— Oinarrizko eskubideak
2. Era berean, guztiek dute osasun-informazioa ulertzeko modurik egokienean eta Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean jasotzeko eskubidea, eta pazienteek informazio hori ulertzeko modukoa dela ziurtatzeko eskubidea.
3. Aurreko puntuak xedatzen duena gorabehera, eta osasun-plangintzak ahalbidetzen duen neurrian, osasun-zentro eta -zerbitzuek beharrezko bitartekoak ezarriko dituzte atzerriko erabiltzaileen hizkuntza-beharrizanei erantzuteko.
Bosgarren xedapen gehigarria
Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuak beharrezko neurriak hartuko ditu bere mendeko zentro eta zerbitzuetan katalanaren erabilera normalizatzeko.
Seigarren xedapen gehigarria
1. Laguntza-zentro pribatu guztietan, erabiltzaileari osasun-zerbitzu eta prestazioei buruz ematen zaion idatzizko informazioak gutxienez katalanez agertu beharko du.
2. Era berean, zentro horiek informazio hori, katalanez ere, ahoz emateko moduan egon beharko dute.
Aipatutako eginbehar horiek lege hau indarrean jarri eta sei hilabetera eskatu ahal izango dira.