2. artikulua.— Gazte-politikak
3. Gazte-politikek, funtsean, helburu hauek izan behar dituzte:
f) Hizkuntza eta kultura katalanak, Balear Uharteetako berezkoak direnak, defendatzeko eta sustatzeko behar diren neurriak sustatzea, suspertzea eta bermatzea, gizartearen eremu guztietan, berezko ezaugarri gisa eta heldu berri diren biztanleak integratzeko tresna gisa.
k) Hizkuntza eta kultura katalanak gazteen artean defendatzeko eta sustatzeko behar diren neurriak sustatzea, suspertzea eta bermatzea.
19. artikulua.— Gazteentzako hezkuntza-politikaren printzipio inspiratzaileak
Hezkuntza-politika gazteen hezkuntza-eskubidea bermatzera bideratu behar da, eta gazteen nortasunaren garapen osoan, printzipio demokratikoetan eta oinarrizko askatasunetan oinarritu behar da. Hala, balio hauek oinarri dituen hezkuntza sustatu behar da: bakea, elkartasuna, erantzukizuna, ahaleginaren kultura, aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta diskriminaziorik eza. Ildo horretan, kontuan hartu behar da, bereziki, berdintasunaren aldeko hezkuntzaren sustapena, zeina gauzatu behar baita honako aspektu hauek bultzatzen dituzten programa espezifikoen bidez:
b) Jarrera arrazistak eta xenofoboak baztertzea, bai eta beste edozein diskriminazio edo portaera bortitz ere, zeinek arrazoi hauek baitituzte oinarri: sexua, arraza, jatorria, adina, iritzia, erlijioa, egoera zibila, sinesmenak, sexu-orientazioa, desgaitasuna, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial.
21. artikulua.— Gazteentzako hezkuntzaren helburua eta eginkizunak
1. Administrazio autonomikoak, haren jardunari dagokionez, honako helburu hauek ditu hezkuntzari begira:
d) Etorkinak eskolan eta gizartean integratzeko programak ezartzea, eta katalanaren eta gaztelaniaren ikaskuntzan txertatzea, beharrezkoa izanez gero.
28. artikulua.— Gazteria eta kultura
1. Administrazio autonomikoak kulturaren arloan gazteei zuzentzen dien politikak, aldi berean, hauek izan behar ditu oinarri: hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko politika; kulturaren eta giza nortasunaren garapen osoa; printzipio demokratikoak eta oinarrizko askatasunak; eta eskumen-eremu autonomikora egokitu behar du bere burua, nahiz eta akordioak egin ditzakeen uharteetako kontseiluekin, zeinak baitira kultura-arloko administrazio eskudun nagusiak. Gazteriaren garapen integrala bultzatzeko, kultura- eta arte-sorkuntza eta ikerketa zientifikoa sustatu behar dira.
2. Horregatik, honako neurri hauek garatu behar dira:
h) Katalanaren, Balear Uharteetako berezkoa den hizkuntzaren, ezagutza eta erabilera sustatzea, edozein gizarte-eremutan.
31. artikulua.— Gazteria eta gizarte digitala
2. Administrazio autonomikoak, gainerako administrazio publiko eskudunekin eta erakunde pribatuekin lankidetzan, honako hauek sustatu behar ditu:
b) Portaera-balio demokratikoak (hizkera ez-sexista, solidarioa, multikulturala eta jasangarria) ingurune birtualetan. Hala, hauek sustatu behar dira: sistema teknologikoen, informazioaren eta programa informatikoen erabilera arduratsua, netiketa (sarearen barruko etika), eta ikaskuntza iraunkorraren, lankidetzaren, helburuak lortzearen eta produktibitatearen erabilera positiboa.
44. artikulua.— Kultura- eta arte- sustapena
Gazteen garapen integrala bultzatzeko, administrazio eskudunek kultura- eta arte-sorkuntza eta -partaidetza sustatu behar dituzte, bai Balear Uharteen eremuan, bai kanpoan, honako jarduketa hauek eginez:
f) Balear Uharteetako berezko hizkuntzan sorkuntza soziokulturala sustatzea eta gazteek egindako kultura herrikoi eta modernoa sustatzea.
83. artikulua.— Arau-hauste oso astunak
1. Oro har, arau-hauste oso astunak dira:
d) Gazteentzako zerbitzuak ematean edo gazteentzako jarduerak egitean, honakoak sustatu edo dakartzaten jarduketak egitea: arrazakeria, xenofobia, emakumeen aurkako indarkeria edo, oro har, genero, arraza, jatorri, adin, iritzi, erlijio, egoera zibil, sinesmen, sexu-aukera, desgaitasun, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial, balio demokratikoen aurkako bestelako portaerak egitea eta, bereziki oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako portaerak egitea.