9. artikulua.— Liburutegi publikoak
3. Liburutegi publikoek honako eginkizun hauek beteko dituzte:
b) Katalanaren sustapenean eta hizkuntza-normalizazioan parte hartzea, hura Balear Uharteetako berezkoa den aldetik.
i) Hizkuntza- eta kultura-aniztasunari eta erabiltzaileen eskaerei erantzuteko bildumak eta baliabideak ematea, beharrizan bereziak dituzten pertsonei arreta berezia eskainiz.
k) Komunikazioan sakontzeko, hizkuntzen ezagutza eta ikasketa sustatzea, batez ere erkidegoan ordezkaritza duten taldeen hizkuntzen ezagutza eta ikasketa.
14. artikulua.— Eginkizunak
1. Balear Uharteetako Liburutegiak eginkizun hauek ditu:
a) Balear Uharteetako bibliografia- eta kultura-ekoizpena jaso, kontserbatu eta zabaltzea; Balear Uharteetan argitaratu, inprimatu edo ekoitzitako lanen ekoizpenarena; eta, edozein arrazoirengatik, beren lurraldea, kultura edo hizkuntza ezagutzearekin lotutakoak, edozein euskarri fisikotan finkatuta badaude. Helburu horrekin, Balear Uharteetako Liburutegiak Lege Gordailuaren ale bat jasotzen du, indarrean dagoen legeriari kalterik egin gabe; bide horretatik heltzen ez zaizkion Balear Uharteetako obra bibliografikoak eskuratzen ditu, eta elkarlan-harreman egokiak ditu ondare bibliografikoa duten erakunde guztiekin.
24. artikulua.— Irizpide orokorrak
Liburutegiak sustatzeko eta hobetzeko, administrazio publikoen maila guztietako ekintzak honako irizpide hauek bete behar dituzte:
h) Liburutegietan Balear Uharteetan argitaratu, inprimatu edo ekoitzitako lanak, eta lurraldearekin eta hizkuntzarekin edozein arrazoirengatik lotutakoak zabal daitezen sustatzea.
i) Liburutegi publikoak bitarteko egokitzat hartzea katalanaren, Balear Uharteetako berezko hizkuntzaren, ezagutza eta zabalkundea sustatzeko, eta bertako baliabideak eta informazio-zerbitzuak zabaltzeko.