[…]
Lege honen xedea da Balear Uharteetako instituzioek edozein modutan egiten duten publizitate instituzionalaren oinarrizko aspektuak arautzea. […] Publizitate instituzionala definitzen duten elementu horiekin batera, legeak publizitate horri lotutako zenbait alderdi ere arautzen ditu: erabili beharreko hizkuntza […]
[…]
3. artikulua.— Publizitate instituzionalaren helburuak
Publizitate instituzionalak helburu hauetako bat izan behar du:
f) Balear Uharteetako kultura-, hizkuntza- eta natura-ondarea sustatzea, bai eta Balear Uharteetako beste edozein ondasun ukigarri zein ukiezin garrantzitsu ere.
4. artikulua.— Debekuak
2. Debekatuta dago publizitate instituzional hau:
f) Berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa betetzearen aurka egiten duena, hau da, gizonen eta emakumeen artean irudi berdintasunezko, plural eta estereotiporik gabekoa transmititzen ez duena, dela irudien bidez, dela sinboloen bidez, dela hizkuntzaren erabileraren beraren bidez.
5. artikulua.— Publizitate instituzionalaren hizkuntzak
1. Publizitate instituzionalak Balear Uharteetako Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legea aplikatuko du, Balear Uharteetako Autonomia Estatutua erreformatzeko otsailaren 28ko 1/2007 Lege Organikoarekin bat etorriz.
2. Publizitate instituzionaleko testuek Balear Uharteetako hizkuntza-identitate eta -tradizioa erabiltzen eta hobeto ezagutzen lagunduko dute.
3. Publizitate instituzionala beste hizkuntza batzuetan egin ahal izango da, xedeak hala eskatzen duenean.
6. artikulua.— Kontratazioa
2. Publizitate-kanpaina bakoitzean erabili beharreko hedabideak zehazteko eta horien artean egin beharreko inbertsioa banatzeko, irizpide objektiboak, lurralde-irismenari buruzkoak, hedabide bakoitzaren hedapenari buruzkoak eta kostu ekonomikoari buruzkoak bakarrik hartuko dira kontuan. Biztanleriaren segmentu bati soilik zuzendutako kanpainetan, nabarmen hartuko dira kontuan: hizkuntzaren erabilera; hedabide bakoitzaren hedapen-gaitasuna, edo hedabidea publizitate-ekintzaren xede den publikora egokitzea.
[…]
8. artikulua.— Irisgarritasuna, aukera-berdintasuna eta ingurumenarekiko errespetua
1. Desgaitasuna duten pertsonek mezu instituzionaletarako irispidea izango dutela bermatuko da, unean-unean indarrean dagoen legerian ezarritako irisgarritasun unibertsala ahalbidetuz, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortuz (katalana eta gaztelania), eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituen edozein arau aplikatuz.