[…]
VI. tituluak ekintza instituzionalaren ildoak ezartzen ditu, eta Uharteetako ikus-entzunezkoen sektorearen izaera estrategikoa aitortzen du, sektoreak duen garrantzi sozial eta ekonomikoagatik, eta turismoa sustatzeko, eta kultura, historia eta hizkuntza propioak sustatu eta zabaltzeko tresna gisa.
[…]
6. artikulua.— Kultura- eta hizkuntza-aniztasunerako eskubidea
1. Erabiltzaileek eskubidea dute ikus-entzunezko komunikazioan programazio ireki bat sartzeko, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren kultura- eta hizkuntza-aniztasuna islatzen duena eta Balear Uharteetako identitatearen ezagutza eta zabalkundea sustatzen duena, uharte eta uharte anitzeko izaeraren ondoriozko gertaera bereizgarria kontuan hartuta.
2. Balear Uharteetako bi hizkuntza ofizialak ezagutzea eta zabaltzea sustatuko da, Autonomia Erkidegoko Gobernuaren hizkuntza- eta kultura-politikaren esparru orokorraren barruan.
8. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak
1. Ikusmen- edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonei ikus-entzunezko komunikaziorako irispide unibertsala aitortzen zaie, baliakizun teknologikoen arabera.
2. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko ikus-entzunezko komunikazioak, zeina modu irekian ematen baita, programen % 75 azpititulatzeko, eta egunean gutxienez hiru ordu izateko zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioz. Uharte-estaldurako telebistak eta tokiko telebistak parametro horiek betetzen saiatuko dira.
3. Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko ikus-entzunezko komunikazioak, zeina modu irekian ematen baita, astean gutxienez 3 ordu audiodeskribatuta izateko. Uharte-estaldurako telebistak eta tokiko telebistak parametro horiek betetzen saiatuko dira.
24. artikulua.— Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoaren definizioa eta irismena
1. Ikus-entzunezkoen komunikazioaren zerbitzu publikoa interes ekonomiko orokorreko funtsezko zerbitzua da, eta helburu hauek ditu: Konstituzioaren eta Estatutuaren printzipioak eta balioak sustatzen dituzten edukiak zabaltzea; iritzi publiko plurala eratzen laguntzea; Balear Uharteetako kultura- eta hizkuntza-aniztasuna ezagutaraztea, eta jakintza eta arteak zabaltzea, ikus-entzunezkoen kultura sustatzea bereziki nabarmenduta. Era berean, gehiengoaren programazioaren hartzaile ez diren herritarrak eta gizarte-taldeak artatuko dira.
4. Hizkuntza- edo kultura-kidetasunak dituen beste autonomia-erkidego batean lurreko uhin hertziarren bidezko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa emateko, hitzarmen bidezko akordio bat beharko da, eta bi autonomia-erkidegoen artean elkarrekikotasunak egon beharko du.
25. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak eta irismena
Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoaren jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:
b) Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko kultura eta hizkuntza ofizialak sustatzea eta zabaltzea, eta gure identitatea defendatzea.
g) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.
36. artikulua.— Ekintza instituzionalaren funtsezko lerroak
1. Balear Uharteetako Gobernuak Uharteetako ikus-entzunezkoen sektorearen izaera estrategikoa aitortzen du, sektoreak duen garrantzi sozial eta ekonomikoagatik, eta turismoa sustatzeko tresna gisa, bai eta kultura, historia eta hizkuntza propioak sustatzeko eta zabaltzeko bitarteko gisa, eta gure konstituzioaren eta gure autonomia-estatutuaren balio gorenak transmititzeko ere.
8. Balear Uharteetako bi hizkuntza koofizialen trataera egokia, bai eta berezko kulturarena ere Balear Uharteen barruan eta haietatik kanpo.
41. artikulua.— Illes Balears Film Commission
4. Lege honen 36.2.b) artikuluan aurreikusitako ikus-entzunezkoen jardueren leihatila bakarraren bidez, zeina Illes Balears Film Commission delakoan sartuko baita, uhartediko uharteetako edozeinetan ikus-entzunezko jarduerak egiteko beharrezkoak diren administrazio-prozedurak erraztu eta arinduko dira.
[…]
Autonomia Erkidegoak beharrezko neurriak hartu behar ditu leihatila bakarraren bidez honako hauek egin ahal izango direla bermatzeko:
c) Artikulu honetan aurreikusitako informazioa Balear Uharteetako hizkuntza koofizialetan eta Europar Batasuneko beste lan-hizkuntzaren batean eskuratzea.