[…]
8. artikuluan xedatzen da bermatu egin behar dela hizkuntzaren erabilera ez-sexista, zuzentasunez, eta berdintasunezko tratamendua eman behar zaiela politiken garapenean erabiltzen diren eduki eta irudiei.
[…]
3. artikulua.— Printzipio orokorrak
1. Lege honen helburua lortzeko, eta Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 16., 17. eta 22. artikuluetan xedatutako eskubideak eta mandatuak betez, Balear Uharteetako botere publikoen jarduketek, haien eskudantzien esparruan, honako printzipio orokor hauek bete beharko dituzte:
m) Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera ez-sexista egiteko eta, edozelan ere, hizkuntzaren bidez emakumeen ikusezintasuna saihesteko.
8. artikulua.— Emakumeen eta gizonen hizkera eta irudi publikoaren erabilera ez-sexista
1. Balear Uharteetako administrazio publikoek hizkuntzaren erabilera ez-sexista bermatuko dute. Botere publikoek eta horien mendeko organismo, erakunde eta sozietateek hizkera ez-sexista erabiliko dute idatzizko komunikazio guztietan, arreta pertsonalean eta komunikabideetan.
2. Balear Uharteetako administrazio publikoek eremu publiko zein pribatu guztietan hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea sustatuko dute.
25. artikulua.— Administrazio publikoen zerbitzuko langileen gaikuntza
1. Balear Uharteetako administrazio publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte beren langileei emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko oinarrizko prestakuntza mailakatua eta etengabea bermatzeko, eta genero-ikuspegia txertatuko dute edukietan eta prestakuntzan, betiere lege honen xedapenak gauzatzeko eta administrazio-jardunean genero-ikuspegia benetan integratzea ahalbidetuko duen ezagutza praktiko nahikoa bermatzeko, administrazio-hizkera ez-sexistari buruzko ikastaroak bereziki aipatuta.
28. artikulua.— Ikasmaterialak
2. Balear Uharteetako irakaskuntzako zentroetako testuliburuek eta materialek, edozein euskarritan, aurreko puntuan aipatutako arauak errespetatuko dituzte, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egingo dute, hizkuntzaren bidez emakumeak ikusezin bihurtzea saihestuko dute, eta irudietan eta adierazpenetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotiporik gabea bermatuko dute.
41. artikulua.— Negoziazio kolektiboa
3. Balear Uharteetako Gobernuak arreta berezia jarriko du hitzarmen kolektiboek:
b) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egin dezaten.
50. artikulua.— Materialak
1. Administrazio publikoek emakumeei zuzendutako osasunari buruzko dibulgazio-materialak egitea bultzatuko dute, hizkera ez-sexista erabiliz eta emakumeen aniztasuna kontuan hartuta.
2. Lehen mailako arretako osasun-zerbitzuetan jarduketa-gidak eta -protokoloak egitea sustatu beharko da, emakumeen prebalentzia handiko prozesuetarako edo genero-eraginarekiko nabarmen sentikorrak diren prozesuetarako.
61. artikulua.— Komunikabide sozialak
3. Programazioak egitean, komunikabide sozialek ez dute hizkera sexistarik erabiliko.
63. artikulua.— Teknologia berriak eta informazioaren gizartea
2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan garatutako proiektuetan, baldin eta Balear Uharteetako administrazio publikoek osorik edo zati batean finantzatutakoak badira, bermatuko da hizkuntzaren erabilera ez-sexista egingo dela eta haren edukia ez dela sexista izango.