9. artikulua.— Jarduketak industria-politikaren arloan
2. Zehazki, Balear Uharteetako industria-politikaren xedea honako jarduketa hauek gauzatzea izango da:
p) Industria-planean, neurriak aurreikusiko dira, genero-berdintasuna, gizarte-erantzukizun korporatiboa eta norberaren hizkuntzaren erabilera sustatzeko eta garatzeko.
21. artikulua.— Nazioartekotze-programen xede eta helburuak
1. Nazioartekotze-programen xedea da Balear Uharteetako enpresak nazioarteko eremuan lehian sartzea, bultzatzea eta sendotzea, eta aipatutako xede hori lortzeko beharrezkoak diren egitura-egokitzapenak egitea.
2. Horretarako, nazioartekotze-programetan proiektu egokiak diseinatu eta ezarriko dira, besteak beste, erregelamendu bidez ezar daitezkeen xedeez gainera, honako helburu hauek lortu ahal izateko:
h) Balear Uharteetako langileen hizkuntza- eta teknologia-gaitasunak hobetzeko Lanbide Heziketako plan espezifiko bat garatzea, nazioartekotze hori errazteko.