4. artikulua.— Printzipio orientatzaileak
1. Hauek dira herritarren parte-hartzea bideratzen duten printzipioak:
l) Irisgarritasuna, diskriminazio teknologikorik eza eta bitartekoen eta hizkeren egokitzapena. Parte hartzeko bideek eta bitartekoek ez dute bazterketa-faktore izan behar herritarren sektore jakin batzuentzat.
8. artikulua.— Herritarren parte-hartzea sustatzeko neurriak
f) Irisgarritasun fisiko, sentsorial eta kognitiborako neurriak, bai eta bitarteko eta hizkerak gaitasun desberdinetara egokitzeko neurriak ere, bereziki teknologia berriei dagozkienez.