2. artikulua.— Definizioak
Lege honen ondorioetarako, hona hemen definizio batzuk:
m) Dokumentua: ahozko edo idatzizko hizkuntzaren edozein adierazpen, dela naturala, dela kodetua, eta edozein adierazpen grafiko, soinuzko edo irudizko, edozein izanik hura biltegiratuta dagoen euskarri materiala. Kanpoan geratzen dira edizioetatik jatorrizkoak ez diren aleak, bai eta editatutako sorkuntza- eta ikerketa-lanak ere, edo ondare bibliografikotzat soilik jotzen direnak.