1. artikulua.— Xedea eta aplikazio-eremua
1. Lege honen xedea hau da: indarrean dagoen araudiaren arabera, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak autonomia-erkidegotik kanpo ezarritako balear edo uhartetar erkidegoekin dituen harremanen esparrua arautzea; aldi baterako edo iraunkorki atzerrian bizi diren edo lekuz aldatu diren uhartetarrekin dituen harremanen esparrua arautzea; bai eta, Balear Uharteetako lurraldetik harago, eta xedapen honen eraginpean dauden neurrian, Balear Uharteetako jendearekin, hizkuntzarekin, kulturarekin eta historiarekin jatorrizko lotura emozionalak edo afektiboak dituztela egiaztatzen duten pertsonekin dituen harremanen esparrua arautzea ere.
3. artikulua.— Helburuak
Lege honen helburuak honako hauek dira:
h) Eskubidea aitortzea Balear Uharteetako jendearekin, hizkuntzarekin, kulturarekin eta historiarekin jatorrizko lotura emozional edo afektiboak egiaztatzen dituzten pertsonei, lurraldetik kanpo finkatutako balear edo uhartetar erkidego bateko kide izan edo ez, Balear Uharteetako gizarte- eta kultura-bizitzan laguntzeko eta partekatzeko.
6. artikulua.— Laguntza instituzionala
1. Balear Uharteetako Gobernuak eta administrazio autonomikoak lurraldetik kanpoko uhartetar erkidegoak babesten dituzte honako helburu estrategiko hauek lortzeko:
i) Balear Uharteetako berezko hizkuntza den katalanaren ikaskuntzari, kontserbazioari eta transmisioari ekitea aipatutako erkidegoetako kideen artean, bereziki gazteenen artean.
11. artikulua.— Laguntza instituzionala
1. Balear Uharteetako Gobernua ahalegintzen da Balear Uharteetako lurraldetik kanpo dauden uhartetarrek gauzatu ahal izan ditzatela indarrean dagoen araudiak kanpoan bizi direnei aitortzen dizkien eskubideak, batez ere eremu politiko, administratibo, zibil, sozial eta linguistikoan, eta behar diren ekintzak sustatzen ditu eskubide horiek egikaritzeko Balear Uharteetan bizi diren balearrek dituzten baldintza berberetan, eta genero-berdintasunaren, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaren arabera.
3. Balear Uharteetako Gobernuak, era berean, laguntza instituzionala eman behar die Balear Uharteetako jendearekin, hizkuntzarekin eta kulturarekin jatorriz lotura emozional edo afektiboak dituztela egiaztatzen duten balear lurraldetik harantzagoko pertsonei, kontuan hartu barik zein den haien egungo nazionalitatea eta Balear Uharteetako lurraldetik kanpo finkatutako balear edo uhartetar erkidego bateko kide diren edo ez; laguntza horren helburua, berriz, hauxe izango da: ekimenak edo jarduketak abiarazi edo gauzatzea, betiere itsasoz haraindiko balear emigrazioaren legatua erreibindikatzeko, eta legatu horri datxekion ondare material eta immaterial oro babesteko eta zabaltzeko, belaunaldiz belaunaldi transmititze aldera, edo ekimen horietan parte har dezaten.
5. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek eta kasu bakoitzean inplikatutako sektore publiko instrumentaleko enteek ahalbidetu behar dute ezen lurraldetik kanpoko uhartetarrek eta Espainiako lurraldetik kanpoko pertsonek aukera izango dutela prestakuntza-espazioetan sartzeko, ahal dela urrutitik, lege honetan aurreikusitako helburuak betetzea faboratzen duten gai guztietan, baldin eta haiek guztiek egiaztatzen badute jatorrizko lotura emozional edo afektiboak dituztela Balear Uharteetako jendearekin, hizkuntzarekin eta kulturarekin, kontuan hartu barik zein den haien egungo nazionalitatea eta Balear Uharteetako lurraldetik kanpo finkatutako balear edo uhartetar erkidego bateko kide diren edo ez.