29. artikulua.— Irisgarritasuna komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan
1. Galiziako administrazio publikoek sustatu beharko dute, bai komunikazio-oztopoak ezabatzea, bai eta komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak herritar guztientzat irisgarri jartzeko mekanismo eta aukera teknikoak ezartzea.
2. Galiziako administrazio publikoek zeinu-hizkuntzaren interprete profesionalen eta gor-itsuen gidarien prestakuntza sustatuko dute, horrela erraztasunak emanez entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsuak direnei zuzeneko komunikaziorako, eta administrazio publikoetan langile espezializatu horiek egoteko.
Galiziako administrazio publikoen mendeko ikus-entzunezko komunikabideek neurri teknikoen plan bat egin eta behar bezala eguneratuko dute, betiere zeinu-hizkuntza edo azpitituluak erabiliz entzumen-mugak dituzten pertsonei pixkanaka bermatu ahal izateko pertsonok informazioa jasotzeko duten eskubidea.
28. artikulua.— Irisgarritasun-txartelak ematea
28. d) Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartelak atzealdea eta aurrealdea izango ditu, eta alde bakoitza bertikalki bi zatitan banatuta egongo da.
[…]
“Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartela” inskripzioa letra beltz larriz. Jarraian, behar bezala bereizita eta letra larriz edo xehez, “Aparkatzeko txartela” inskripzioa, Europar Batasuneko hizkuntzetan.