9. artikulua.— Babes-eremua
3. Izendapen batek babestutako izenak ezin izango dira erabili, izendapenean eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten produktuen izendapenean, aurkezpenean edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzulita egon edo aurretik “mota”, “estiloa”, “imitazioa” edo antzeko esamoldeak izan, ezta produktuaren benetako jatorria adierazi ere. Era berean, ezin izango dira erabili «...n botilatua», «...n ontziratua» edo antzeko adierazpenak.