7. artikulua.— Oinarrizko jardun-printzipioak
2/1986 Lege Organikoaren 5. artikuluaren arabera, hauek dira udaltzaingoetako kidegoetako kideen oinarrizko jardun-printzipioak:
a) Ordenamendu juridikoaren arabera egokitzea, bereziki:
2. Euren eginkizunak betetzean, erabateko neutraltasun politikoz eta inpartzialtasunez jardutea, eta, horrenbesterekin, arraza, etnia, nazionalitatea, ideologia, erlijioa edo sinesmen pertsonalak, iritzia, sexua, sexu-orientazioa, hizkuntza, auzotasun-lekua, jaioterria edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta inolako diskriminaziorik egin gabe.
32. artikulua.— Hautaketa-sistemaren printzipioak
4. Galiziako udaltzaingoaren kidegoetako eskala eta kategorietan sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak dira, eta gaitasun fisikoari, psikoteknikoei, medikoei eta ezagutzei buruzko probak barne har ditzakete; probok deialdiaren oinarrietan finkatuko dira. Era berean, galizieraren azterketa bat sartuko da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraren ezagutza egiaztatzen dutenentzat izan ezik.
33. artikulua.— Sartzeko betekizunak
2. Polizia-kategorian sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak izango dira; proba horien artean sartuko dira, betiere, azterketa medikoa, azterketa psikoteknikoa, gaitasun fisikoko proba eta ezagutza-proba orokor zein espezifikoak, bai lanbidea egikaritzearekin zerikusia duten gaietan, bai eta galizieraren ezagutza erakusteko ere; azken honetarako, azterketa bat egingo da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraren ezagutza egiaztatzen dutenentzat.
[1018]3. Polizia-kategorian sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak izango dira. Proba horien artean sartuko dira, betiere, azterketa medikoa, azterketa psikoteknikoa, gaitasun fisikoko proba eta ezagutza-proba orokor zein espezifikoak, bai lanbidea egikaritzearekin zerikusia duten gaietan, bai eta galizieraren ezagutza erakusteko ere; azken honetarako, azterketa bat egingo da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraren ezagutza egiaztatzen dutenentzat.
79. artikulua.— Falta oso astunak
Hauek dira falta oso astunak:
n) Diskriminazioa arrazoi hauengatik dakarren edozein jarduketa: arraza- edo etnia-jatorria; erlijioa edo sinesmenak; desgaitasuna; adina edo sexu-orientazioa; sexua; hizkuntza; iritzia; jaioterria edo auzotasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.