13. artikulua
Galiziako Xuntako Kontseiluari dagokio:
14. Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren hizkuntza-normalizazioko plana onestea.
35. artikulua[1025]
Administrazioak Galiziako herritarren konstituzio- eta hizkuntza-eskubideak bermatuko ditu, bai galizierari dagokionez, Galiziako berezko hizkuntza den aldetik, bai gaztelaniari dagokionez, Galiziako hizkuntza ofiziala baita.
Galiziako Administrazio publikoan galizieraren normalizazioa betetzeko, eta Autonomia Erkidegoaren eremuan Administrazio publikoarekiko harremanetan administratuek galiziera erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko, eta Galiziako botere publikoek galiziera normaltasunez erabil dezaten sustatzeko (Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legearen 6.3 artikuluak zehazten du), Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta Galiziako toki-erakundeetako plazetarako egiten diren hautaprobetan, galizieraren azterketa egingo da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraz badakitela egiaztatzen dutenentzat. Hautaketa-prozesuen deialdien oinarrietan ezarriko dira azterketa horren izaera eta balioespena.
Hori guztia hala izanik ere, proba batzuk galizieraz egin beharko dira, baldin eta plazek galizieraren ezagutza berezia behar badute.
68. artikulua
4. Galiziako Xuntak sistema bat antolatuko du, besteak beste, honako hauek kontuan hartuko dituena:
e) Hizkuntza-normalizazioko planaren betetze-maila.
Xedapen indargabetzailea
Indargabetu egiten dira legegintzako dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, honako hauek:
3. 8/1992 Legea, uztailaren 24koa, zeinak aldatu baitzuen Galiziako Funtzio Publikoari buruzko maiatzaren 26ko 4/1988 Legearen 33. artikulua; izan ere, artikulu hori Galiziako funtzio publikoan sartzeko hautaprobetan galizieraz jakitea nahitaez egiaztatzeari buruzkoa da.