5. artikulua.— Borondatezko ekintzaren jarduketa-sektoreak
2. Lege honen ondorioetarako, honako hauek egitea dago sartuta borondatezko ekintzaren eremuan: borondatezko ekintzarekin eta gizarte-zerbitzuekin lotutako interes orokorreko jarduerak; izaera soziosanitariokoak; giza eskubideen, haurren eta desgaitasuna duten pertsonen defentsakoak; emakumeen berdintasunen baldintzetan oinarritutako eskubideen eraginkortasunekoak; hezkuntzakoak; garapenerako lankidetzarakoak; pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokakoak; kulturakoak; zientifikoak; teknologia berrien erabilera sustatzekoak; babes zibilekoak; larrialdi-egoerak prebenitzekoak; kontsumitzaile eta erabiltzaileak babestekoak; kirolekoak; aisialdikoak; aisialdi eta astialdikoak; ekologia defendatzekoak eta ingurumena babestekoak; hizkuntza-eskubideak defendatzekoak; landa-mundukoak dinamizatzekoak; ekonomia edota ikerketa defendatzekoak; elkarte-bizitza garatzekoak; borondatezko ekintza sustatzekoak, bai eta lege honetan xedatutakoa betez borondatezko ekintzaren printzipioak lortzera jotzen dutenak ere.
26. artikulua.— Prestakuntza suspertzea
5. Galiziako Xuntak prestakuntza-eskaintza bermatuko du galizieraz, eta borondatezko ekintzako erakundeek antolatutako jardueretan hizkuntza normalizatzeko neurriak sustatuko ditu.