7. artikulua.— Ekintzaileari arreta emateko guneak
1. Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, eragindako antolakundeekin lankidetzan, beharrezko proposamenak egingo ditu enpresek jasaten dituzten administrazio-zamak pixkanaka murrizteko, batez ere beharrezkoak ez diren izapideak ezabatzeari eta beharrezkoak ez diren dokumentuak aurkezteari garrantzia emanez, betiere Galizian enpresa berriak hogeita lau ordu baino gutxiagoan eratu ahal izateko.
Administrazio-izapideak errazte aldera, Administrazioak herritarrentzako hizkera erraza eta argia erabiliko du dokumentu guztietan.