2. artikulua.— Legearen printzipio gidariak
Lege hau interpretatzeko eta aplikatzeko, printzipio hauek bete beharko dira:
f) Teknologia- eta hizkuntza-diskriminaziorik ezaren printzipioa; horrek esan nahi du lege honen aplikazio-eremuaren mende dauden erakundeek behar diren bitartekoak jarriko dituztela informazio publikoa herritarren eskura jartzeko, herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan eta irispide-bitartekoaren bidez.
22. artikulua.— Formatu erabilgarriak
1. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren sektore publikoko erakunde instrumentalek eskuragarri dauden formatu edo hizkuntzetan emango dituzte beren dokumentuak, eta, ahal den guztietan, makinek irakurtzeko moduko formatuan eta metadatuekin batera. Hala formatuak nola metadatuek, ahal den neurrian, arau formal irekiak bete behar dituzte.
24. artikulua.— Informazio publikoa iristeko eskubidea
2. Informazio publikoa iristeko eskubidea egikaritzean, honako hau bermatuko zaie herritarrei:
c) Informazio publikoa eskatzen den Galiziako hizkuntza ofizialean jasotzea.