Espainiako Konstituzioaren hitzaurreak berak aldarrikatzen du Espainiako herri guztiak babesteko borondatea beren kultura, tradizio, hizkuntza eta instituzioak egikaritzean, bai eta kulturaren aurrerapena sustatzeko borondatea ere, bizi-kalitate duina ziurtatzeko.
[…]
[…]
Legeak, V. tituluan, berrikuntza garrantzitsu bat jasotzen du: titulu espezifiko eta banandu batean arautzea ondare immaterialaren berezko berezitasunak, kontuan hartuta haren izaera eta babes-neurri espezifikoak, eta horretarako erregulazio autonomikoan Kultura-ondare Immateriala babesteko Konbentzioaren oinarrizko printzipioak txertatu dira. Hizkuntza, identitate-elementu gisa, Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legean berariaz araututa badago ere, lege honetan gure ondare immateriala bideratzeko tresna gisa kokatzen da.
[…]
VII. tituluak Galiziako kultura-ondarea osatzen duten ondare espezifikoak arautzen ditu. Ondare espezifikoak espresuki aitortzeak ez du alde batera uzten kultura-ondareak oro har duen batasun sakona, baina hurbilketa-ikuspegi desberdinak bilatzen ditu, zatiketa artifizialak egiteko asmorik gabe, sistemari argitasuna, bermeak eta arrazionaltasuna emateko. Kategorizazio baten bidez egiten da, zeinak barne hartzen baitu edozein kontzeptuk hizkuntza juridikoan duen semantika, eta, kategorizazio hori egiteko, hautematen da zein diren balio garrantzitsuak arau-testu erabilgarri baten berezko ondorioetarako; izan ere, testu horrek ez du zientifikoa ez akademikoa izan nahi, nahiz eta ezagutza-iturri horietatik edaten duen.
9. artikulua.— Ondasunen izaera
3. Lege honen ondorioetarako, honako hauek jotzen dira kultura-ondare immaterialtzat:
a) erkidegoek, taldeek eta, kasu batzuetan, norbanakoek euren kultura-ondarearen zatitzat hartzen dituzten erabilera, irudikapen, adierazpen, ezagutza eta teknikak, baita horiei atxikitako tresna, objektu, artefaktu eta espazio kulturalak ere:
1) Hizkuntza, kultura-ondare immaterialaren bitarteko gisa, bere araudi espezifikoak arautua.
2) Ahozko tradizioak eta adierazpenak.
3) Toponimia.
81. artikulua.— Done Jakue bideak seinaleztatzea
2. Galiziako lurraldean, errotulazioak galiziera erabiliko du. Hizkuntza bat baino gehiago erabiliz gero, galizierak lehentasuna izango du kokapen-ordenan, eta garrantzi handiagoa izango du dimentsio tipografikoan.