[…]
Hala, lehenik eta behin, atariko tituluak («Xedapen orokorrak») legearen objektua, aplikazio-eremua eta definizioa ezartzen ditu. […] Era berean, Galiziatik kanpo dagoen galiziar erkidegoa zerbitzu publiko digitaletara iristeari buruzko aurreikuspen bat jasotzen da. Honako alderdi hauek ere nabarmentzen dira: zerbitzu publiko digitalen garapena; zerbitzuok erabiltzeko eta eskuratzeko baldintzak; herritarren datu-hornidura bakarrari buruzko aurreikuspenak, eta irispideko berdintasuna, hizkuntzaren erabilera, gaikuntza digitalaren garrantzia eta zerbitzu publiko digitalen prestazioaren ebaluazioa.
[…]
4. artikulua.— Jarduteko printzipio orokorrak
Aurreko artikuluan zerrendatutako helburuak lortzeko, sektore publiko autonomikoak printzipio orokor hauetara egokituko du bere jarduketa:
h) Administrazio digitalaren plataforma, prozedura eta zerbitzu guztietan galiziera normal erabiltzen dela bermatzea, eta galizierazko eta estandar irekiko tresna teknologikoak gara daitezen bultzatzea.
13. artikulua.— Hizkuntza-erabilerak
1. Herritarrek sektore publiko autonomikoarekin kanal digitalen bidez dituzten harremanetan, edukiek eta zerbitzuek galizieraren eta gaztelaniaren erabilera normala bermatuko dute. Horrez gain, beste hizkuntza batzuetan ere sartu ahal izango dira interesgarritzat jotzen diren eduki edo zerbitzuak, hedapen hobea lortzeko.
2. Eduki eta zerbitzu digitalek galiziera ezarriko dute hasierako harremanetarako hizkuntza gisa. Gaztelania ere eduki eta zerbitzu digitaletan erabiliko da.
49. artikulua.— Galiziako Aldizkari Ofiziala
3. GAO (Galiziako Aldizkari Ofiziala) Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan argitaratuko da aldi berean. Bi bertsioak ofizialak eta kautoak izango dira.
52. artikulua.— Sektore publiko autonomikoak Interneten duen presentziaren printzipio orokorrak
1. Sektore publiko autonomikoak Interneten honako printzipio orokor hauek bete beharko ditu:
g) Galiziako kultura-, ondare-, hizkuntza- eta gizarte-aberastasunaren hedapena bultzatzea Internet bidez.