70. artikulua.— Kanpoan bizi diren galiziar biztanleekiko loturak sendotzea
1. Administrazio autonomikoak kultura-, hizkuntza-, hezkuntza-, gizarte- eta osasun-izaerako programak egingo ditu, bai eta atzerrian bizi diren galiziarrei zuzendutako loturak indartzeko programak ere, Galiziakoak direlako sentimendua indartze aldera.
2. Programa horiek garatzeko, berariaz gazteei eta emakumeei zuzendutako jarduketak egingo dira, itzuleraren alde egin dezaten.
109. artikulua.— Belaunaldien arteko harremanak indartzea
Galiziako administrazio publikoek belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko elkarrekintza eta trukea bultzatuko dute, batez ere gazteen eta adinekoen artean, betiere belaunaldi horien arteko elkar ulertzea eta errespetua sustatzeko, lankidetzarako eta elkarri laguntzeko harremanak sortzeko, eta Galiziako jakintzak eta tradizioak eta hizkuntza eta kultura transmititzen faboratzeko.