Artikulu bakarra.— Genero-indarkeriaren prebentziorako eta tratamendu integralerako uztailaren 27ko Galiziako 11/2007 Legearen aldaketa
Hiru. Aldatu egiten da 6. artikuluko 2. puntua; hona nola geratzen den idatzita:
«2. Garatzen diren kanpainek arreta espezifikoa eskainiko diote gazteen sentsibilizazio eta prestakuntzari, betiere genero-indarkeriako egintzak diren jarrerak prebenitzeko eta identifikatzeko, arreta berezia jarriz genero-indarkeria digitalari. Era berean, baliabideetara eta informaziora iristeko zailtasun gehien duten emakumeek ere eskura izango dituzte kanpainak. Kanpainak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat irisgarria eta ulergarria den formatu batean egingo dira, zeinu-hizkuntza edo beste komunikazio-modalitate batzuk erabiliz.
[…]»