138. artikulua.— Kuotak
Tasa honako kuota hauen arabera eskatuko da:
[1072]a)
“a.2) Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua, goi-mailako kirol-teknikariarena, musikako lanbide-titulua, dantzako lanbide-titulua, musikako irakaskuntza profesionaletako teknikariaren titulua, dantzako irakaskuntza profesionaletako teknikariaren titulua: 52,95 euro.
a.3) Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren titulua, kirol-teknikariarena, hizkuntzen maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntzen B2 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 21,65 euro».
a.6) Hizkuntzen tarteko mailaren ziurtagiria, hizkuntzen B1 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 16,20 euro.
a.7) Hizkuntzen tarteko mailaren ziurtagiria, hizkuntzen B1 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 10,80 euro”.
a.9) Hizkuntzen C1 mailaren ziurtagiria, hizkuntzen C1 maila aurreratuaren gaitasun orokorraren ziurtagiria, hizkuntzen C2 maila aurreratuaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 25,90 euro”».
3. artikulua.— Helburuak eta xedea
Gaztela eta Leongo unibertsitateen koordinazioak honako helburu eta xede hauek ditu:
h) Gaztela eta Leongo unibertsitateen, Espainiako eta atzerriko unibertsitateen, eta, bereziki, aurreko guztien eta irakaskuntza gaztelaniaz ematen duten unibertsitateen zein gaztelaniaz hitz egiten duten herrialdeetako unibertsitateen arteko lankidetza-formulak bultzatzea eta laguntzea.
Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Irakaskuntza birtualeko jarduerak
Gaztela eta Leongo Juntak, lege honetan ezarritakoaren arabera, irakaskuntza birtualeko jarduerak sustatuko ditu Gaztela eta Leongo unibertsitateekin batera, betiere jarduerok informazioaren teknologia berriak aprobetxa ditzaten Autonomia Erkidegoa munduko erreferentzia izan dadin bere irakaskuntzetarako eta, bereziki, gaztelaniaren irakaskuntzarako.
13. artikulua.— Boluntarioen eginbeharrak
Boluntarioek eginbehar hauek dituzte:
l)…
Arlo hau arautzen duen Estatuko araudian xedatutakoarekin bat etorriz, atzerritarrek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa, eta zigor-kondenen ziurtagiri negatiboa, Adingabearen Babes Juridikoaren Lege Organikoan jasotako delituei buruzkoa, zeina luzatu behar baitute jatorrizko herrialdeko agintariek edo haiek nazionalak diren herrialdeko agintariek edo haiek bizi izan diren azken herrialdeko agintariek; azken ziurtagiri horrek zinpeko itzulpena izan behar du. Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren eginkizunak betetzen dituen erregistro baliokiderik ez badago, jokabide onaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeina luzatuko baitu bere herrialdeko eskuordetza diplomatikoak edo azken bizilekukoak. Estatu batek ere ez badu bere nazionaltzat jotzen bere legeriaren arabera, edo adierazten badu ez duela nazionalitaterik, edo ezin badio bere nazionalitateari heldu, boluntariotzako erakundeak ziurtatu beharko du izaera hori.
[…]
Aurretik, gaztelaniaren aztarnarik zaharrenak erregistratzen dira: Avilako eta Salamancako arbel bisigodoak haren egitura sintaktikoaren aurreeraketaren lekuko dira, eta idatzitako lehen lekukotzak, Valpuestako Zekor Gotikoan (Burgos) eta Leongo Rozuelako Justo eta Artzain Santuen Monasterioko "Nodicia de Kesos"en (Leon) agertzen dira.
[…]
4. artikulua.— Funtsezko balioak
[…]
Gaztelania eta ondare historiko, artistiko eta naturala funtsezko balioak dira Gaztela eta Leongo Erkidegoaren identitaterako, eta babes berezia eta laguntza jasoko dituzte; horretarako, xede horri begiratuko dioten erakundeen sorkuntza sustatuko da.
5. artikulua.— Gaztelania eta Erkidegoko gainerako hizkuntza-ondarea.
1. Gaztelania Erkidegoko ondare historiko eta kultural baliotsuenekoa da, lurralde nazional osora eta beste estatu askotara zabaldua baita. Gaztela eta Leongo Batzarrak gaztelaniaren erabilera zuzena sustatuko du hezkuntzaren, administrazioaren eta kulturaren eremuetan.
Era berean, gaztelaniaren ikaskuntza sustatuko du nazioarteko eremuan, bereziki Erkidegoko unibertsitateekin lankidetzan arituz, eta horretarako egoki irizten dien neurriak hartu ahal izango ditu.
2. Leonerak instituzioen babes berezia jasoko du, balio berezia duelako Erkidegoko hizkuntza-ondarearen barruan. Haren babesa, erabilera eta sustapena arautu egingo dira.
3. Galegoak errespetua eta babesa izango ditu bera erabili ohi den lekuetan.
13. artikulua.— Gizarte-eskubideak
8. […]
Botere publikoek gorren espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera sustatuko dute, eta bera irakatsi, babestu eta errespetatu egingo da. Gainera, Erkidegoko administrazio publikoek erabiliko dituzte zentzumen-desgaituen komunikazioa ahalbidetzen duten sistemak.
[…]
Eremu horretan, turismo-baliabide estrategiko batzuk ezartzen dira, Gaztela eta Leongo Erkidegoko turismoaren identitate-ikurrak direlako nazioko eta nazioarteko eremuetan, hala nola gaztelanian, Gaztela eta Leongo gastronomian, kultura-intereseko ondasunetan, kultura-espazioetan, babestutzat jotako naturaguneetan, Natura 2000 Sareko gune babestuetan, Europako Ondarearen eta Munduko Ondarearen zerrendetan sartutako ondasunetan eta UNESCOk Autonomia Erkidegoan deklaratutako biosfera-erreserbetan.
[…]
54. artikulua.— Turismo-baliabide estrategikoak
2. Eremu horretan, turismo-baliabide estrategiko batzuk ezartzen dira, Gaztela eta Leongo Erkidegoko turismoaren identitate-ikurrak direlako nazioko eta nazioarteko eremuetan, hala nola gaztelanian, Gaztela eta Leongo gastronomian, kultura-intereseko ondasunetan, kultura-espazioetan, babestutzat jotako naturaguneetan, Natura 2000 Sareko gune babestuetan, Europako Ondarearen eta Munduko Ondarearen zerrendetan sartutako ondasunetan eta UNESCOk Autonomia Erkidegoan deklaratutako biosfera-erreserbetan.
[…]
Manu horrek agindu esplizitua ematen die administrazio publikoei, eta, beraz, autonomia-erkidegoei, etorkinak erabat gizarteratzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Bereziki, administrazio publikoei eskatzen die derrigorrezko adinean eskolatzea, hizkuntza ofizialak irakastea eta etorkinei enplegurako irispidea erraztea bermatzeko. Apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuak hauxe onetsi zuen: Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua, behin abenduaren 11ko 2/2009 Legeak erreforma egin eta gero.
[…]
6. artikulua.— Herritarrak integratzeko konpromisoa
2. Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta atzerritar horien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, botere publikoek, prestakuntza-ekintzen bidez, honako hauek ezagutu eta errespetatzea sustatuko dute: Espainiako eta Gaztela eta Leongo Erkidegoko konstituzio- eta estatutu-balioak, Europar Batasuneko balioak, giza eskubideak, askatasun publikoak, demokrazia, tolerantzia eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; horiek ez ezik, neurri espezifikoak garatuko dituzte atzerritarrak hezkuntza-sisteman sartzeko; betiere, botere publiko horiek hauek bermatuko dituzte integraziorako funtsezko faktore gisa: derrigorrezko adinean eskolatzea, gaztelaniaren ikaskuntza eta enplegurako irispidea.
7. artikulua.— Familia-berrelkartzea
Botere publikoek beharrezkoak diren ekintzak sustatuko dituzte etorkinen familia-berrelkartzeko eskubidea egikaritzen laguntzeko, informazioa eskainiko dute, berrelkartutako senideek integrazio soziokulturaleko eta linguistikoko programetan parte har dezaten erraztuko dute, eta ahaleginak egingo dituzte atzerritarren familian bizitzeko eskubidea eraginkortasunez aplika dadin, gaiari buruzko legeria espezifikoak ezartzen dituen modu eta baldintzetan.
11. artikulua.— Gaztelaniaren ikaskuntza
Botere publikoek gaztelaniaren ikaskuntza, erabilera eta errespetua sustatuko dituzte, integraziorako elementu erkide gisa eta irakaskuntzaren komunikazio-hizkuntza gisa; horren guztiaren helburuak, berriz, hauek dira: hizkuntzaren, gizartearen eta kulturaren arloetako zailtasunak eta oztopoak gainditzea, eta, horrela, eskolatze eta gizarteratze egokia sustatzea.
12. artikulua.— Elkarbizitza kultura-eremuan
1. Botere publikoek Gaztelako eta Leongo kulturaren ezagutza sustatuko dute, bai eta hezkuntza-eremuan kulturarteko eta elkarbizitzako jarduerak garatzea ere, betiere gurasoen inplikazioa, ikasleen gurasoen elkarteena, ikasleena eta zentroetako zuzendaritza-taldeena bilatuz.
15. artikulua.— Emakume etorkinentzako arreta
2. Jarduketa edo programa horiek informazio eta aholkularitza indibidualizatua jasoko dute enpleguari, prestakuntzari, eskuragarri dauden baliabideei, itzulpen-zerbitzuei, ostatuari eta laguntza juridiko eta psikologikoari buruz, betiere horiek beharrezkoak izanez gero.
28. artikulua.— Prestakuntza-ekintzak
Lege honen 6.2 artikuluan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, botere publikoek prestakuntza-ekintzak sustatuko dituzte, zeinen xedea izango baita etorkinek beren eskubide eta eginbeharrak ezagutu eta ulertzea, besteak beste, lan-arlokoak, baita Erkidegoko instituzioak eta antolaketa, hizkuntza eta kultura ere.
17. artikulua.— Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrak hezkuntza-sisteman integratzea
1. Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrak Gaztela eta Leongo hezkuntza-sisteman errazago txertatzeko, botere publikoek herritarroi jarduketak eskainiko dizkiete hau lortzeko: herritar horiek txertatzen diren prestakuntza-mailarako behar beste ezagutza eta maila horretarako egokiak diren ezagutzak ematea Gaztela eta Leongo hizkuntza-, kultura- eta gizarte-identitateari buruz, eta, bereziki, Gaztela eta Leongo hezkuntza-sistemaren egiturari eta antolaketari buruz.
2. Botere publikoek Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrei irispidea emango diete ezartzen diren hezkuntza-konpentsazioko planetan, betiere itzuleraren ondorioz hezkuntzan sor daitezkeen desberdintasun-egoerei aurrea hartzeko. Arreta berezia eskainiko zaie Gaztela eta Leongo kulturaren eta espainieraren irakaskuntzari eta ikaskuntzari, bai eta hezkuntza-eremuko elkarbizitzari ere.
28. artikulua.— Gaztela eta Leondik kanpoko erkidegoek kanpoan dituzten eginkizunak
Gaztela eta Leongo emigrazio-politikaren eta itzulera-politikaren esparruan halakotzat aitortutako gaztelar eta leondar erkidegoak botere publikoekin arituko dira elkarlanean:
c) Gaztela eta Leongo kultura, tradizioak eta funtsezko balioak (gaztelania eta ondare historiko, artistiko eta naturala) zaindu eta sustatzeko gizarte- eta kultura-jarduerak bultzatu eta hedatzen.
8. artikulua.— Kultura-ondarea interpretatzeko zentroak
1. Kultura-ondarea interpretatzeko zentrotzat honako hauek hartuko dira: alde batetik, jendeari irekitako instalazio iraunkorrak, baldin eta, kultura-ondasun higigarriak nahitaez erakutsi beharrik gabe eta 2. apartatuko betekizunak beteta, eta irabazi-asmorik izan gabe, kultura-intereseko ondasunei dagokien babes-araubidea aplikatzen zaien ondasunei lotuta badaude, edo Gaztela eta Leongo Kultura Ondarearen Ondasunen Inbentarioan sartuta badaude; eta, beste aldetik, bestelako instalazioak, baldin eta lotuta badaude ondare dokumentalaren, bibliografikoaren edo linguistikoaren adierazpen, irudikapen edo jarduerekin, eta kultura herrikoi eta tradizionalaren, produktiboaren edo immaterialaren ondarearekin, instalazioon xedea delarik ondasun, adierazpen, irudikapen edo jarduera horien kultura-esanahia jendeari erakustea.
9. artikulua.— Betebeharrak fakturazioaren arloan
3. Produktuen segurtasunaren arloko agintaritza eskudunak merkataritzako ekoizpen-kateko edo banaketa-kateko enpresa bati eskatzen dionean aurreko apartatuetan aipatutako dokumentazioa, enpresa horrek eman beharko dio dokumentazio hori, errekerimenduan aipatzen den produktua edo produktuak argi eta garbi identifikatuta.
Produktu baten segurtasunaren ebaluazio egokia egiteko beharrezkoa bada, agintari eskudunak produktuaren ekoizle, banatzaile edo arduradun den enpresari eskatu ahal izango dio Gaztela eta Leongo hizkuntza ofizialaz bestelako hizkuntza batean aurkeztutako dokumentazio teknikoa edo beste edozein dokumentu itzultzeko.
13. artikulua.— Printzipio orokorrak
2. Gaztela eta Leonen merkaturatutako ondasun edo zerbitzuen etiketei eta aurkezpenari buruzko nahitaezko adierazpenek erraz irakurtzeko moduko karaktereak izan beharko dituzte, eta gutxienez gaztelaniaz idatzita egongo dira, hori baita Espainiako estatuko hizkuntza ofiziala.
15. artikulua.— Babes-jarduketak
2. Gaztela eta Leongo Erkidegoko administrazio publikoek jarduketa hauek egingo dituzte:
c) Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei emandako informazioa gaztelaniaz egon dadin zaintzea.
Xedapen gehigarri bakarra.— Genero-hizkuntza
Lege honetan genero maskulinoko kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruz egiten diren aipamenak, betiere, genero bietako kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzkoak direla ulertzen da.
70. artikulua.— Izendapenen erreserba
2. Ezin izango dira beste izendapen batzuk erabili, baldin eta, haien esanahiagatik edo gaztelaniaz edo beste hizkuntza batzuetan duten antzekotasunagatik, nahasmena eragin badezakete jarduerak identifikatzean.
Seigarren xedapen gehigarria.— Genero-erreferentziak
Hizkera inklusiboa edo ez-sexista erabiltzea erabaki ez den kasuetan, eta subjektu, kargu, lanbide edo lanpostuei erreferentzia egiteko genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen direnean, ulertu behar da erabilera hori adierazpenaren ekonomia-arrazoien ondorio dela, eta, oro har, gizonei zein emakumeei egiten diela erreferentzia, ondorio juridiko berdinekin.
[…]
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen eremuan tituluak eta ziurtagiriak emateagatiko eta probak egiteagatiko tasa aldatu egiten da; aldaketa horren helburua da hizkuntza-ziurtagirien izendapena eguneratzea, egun dauden mailen eta musika eta dantzako ikasketa profesionalen tituluen arabera, betiere tasa oinarrizko araudian ezarritakora egokitzeko.
[…]
2. artikulua.— Gaztela eta Leongo Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko abenduaren 20ko 12/2001 Legea aldatzea
4. Aldatu egiten dira abenduaren 20ko 12/2001 Legearen 138. artikuluaren a) letrako a.2), a.3), a.6), a.7) eta a.9) paragrafoak, eta honelaxe geratuko dira idatzita:
«“a.2) Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua, goi-mailako kirol-teknikariarena, musikako lanbide-titulua, dantzako lanbide-titulua, musikako irakaskuntza profesionaletako teknikariaren titulua, dantzako irakaskuntza profesionaletako teknikariaren titulua: 52,95 euro.
”a.3) Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren titulua, kirol-teknikariarena, hizkuntzen maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntzen B2 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 21,65 euro».
”a.6) Hizkuntzen tarteko mailaren ziurtagiria, hizkuntzen B1 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 16,20 euro.
”a.7) Hizkuntzen tarteko mailaren ziurtagiria, hizkuntzen B1 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 10,80 euro”.
”a.9) Hizkuntzen C1 mailaren ziurtagiria, hizkuntzen C1 maila aurreratuaren gaitasun orokorraren ziurtagiria, hizkuntzen C2 maila aurreratuaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 25,90 euro”».
Azken xedapenetako lehenengoa.— Gaztela eta Leongo Boluntariotzari buruzko Legea aldatzea
Aldatu egiten da Gaztela eta Leongo urriaren 10eko 8/2006 Legea, Boluntariotzari buruzkoa, zeina honela geratuko baita idatzita:
Hamar. Aldatu egiten da 13. artikuluaren f) eta l) letren edukia, eta m) letra gehitzen da; n) letrarekin amaitzen da, zeinak lehengo l) letraren eduki bera baitu idazkera honekin:
«l)…
Arlo hau arautzen duen Estatuko araudian xedatutakoarekin bat etorriz, atzerritarrek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa, eta zigor-kondenen ziurtagiri negatiboa, Adingabearen Babes Juridikoaren Lege Organikoan jasotako delituei buruzkoa, zeina luzatu behar baitute jatorrizko herrialdeko agintariek edo haiek nazionalak diren herrialdeko agintariek edo haiek bizi izan diren azken herrialdeko agintariek; azken ziurtagiri horrek zinpeko itzulpena izan behar du. Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren eginkizunak betetzen dituen erregistro baliokiderik ez badago, jokabide onaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeina luzatuko baitu bere herrialdeko eskuordetza diplomatikoak edo azken bizilekukoak. Estatu batek ere ez badu bere nazionaltzat jotzen bere legeriaren arabera, edo adierazten badu ez duela nazionalitaterik, edo ezin badio bere nazionalitateari heldu, boluntariotzako erakundeak ziurtatu beharko du izaera hori.