8. artikulua.— Kultura-ondarea interpretatzeko zentroak
1. Kultura-ondarea interpretatzeko zentrotzat honako hauek hartuko dira: alde batetik, jendeari irekitako instalazio iraunkorrak, baldin eta, kultura-ondasun higigarriak nahitaez erakutsi beharrik gabe eta 2. apartatuko betekizunak beteta, eta irabazi-asmorik izan gabe, kultura-intereseko ondasunei dagokien babes-araubidea aplikatzen zaien ondasunei lotuta badaude, edo Gaztela eta Leongo Kultura Ondarearen Ondasunen Inbentarioan sartuta badaude; eta, beste aldetik, bestelako instalazioak, baldin eta lotuta badaude ondare dokumentalaren, bibliografikoaren edo linguistikoaren adierazpen, irudikapen edo jarduerekin, eta kultura herrikoi eta tradizionalaren, produktiboaren edo immaterialaren ondarearekin, instalazioon xedea delarik ondasun, adierazpen, irudikapen edo jarduera horien kultura-esanahia jendeari erakustea.