9. artikulua.— Betebeharrak fakturazioaren arloan
3. Produktuen segurtasunaren arloko agintaritza eskudunak merkataritzako ekoizpen-kateko edo banaketa-kateko enpresa bati eskatzen dionean aurreko apartatuetan aipatutako dokumentazioa, enpresa horrek eman beharko dio dokumentazio hori, errekerimenduan aipatzen den produktua edo produktuak argi eta garbi identifikatuta.
Produktu baten segurtasunaren ebaluazio egokia egiteko beharrezkoa bada, agintari eskudunak produktuaren ekoizle, banatzaile edo arduradun den enpresari eskatu ahal izango dio Gaztela eta Leongo hizkuntza ofizialaz bestelako hizkuntza batean aurkeztutako dokumentazio teknikoa edo beste edozein dokumentu itzultzeko.
13. artikulua.— Printzipio orokorrak
2. Gaztela eta Leonen merkaturatutako ondasun edo zerbitzuen etiketei eta aurkezpenari buruzko nahitaezko adierazpenek erraz irakurtzeko moduko karaktereak izan beharko dituzte, eta gutxienez gaztelaniaz idatzita egongo dira, hori baita Espainiako estatuko hizkuntza ofiziala.
15. artikulua.— Babes-jarduketak
2. Gaztela eta Leongo Erkidegoko administrazio publikoek jarduketa hauek egingo dituzte:
c) Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei emandako informazioa gaztelaniaz egon dadin zaintzea.
Xedapen gehigarri bakarra.— Genero-hizkuntza
Lege honetan genero maskulinoko kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruz egiten diren aipamenak, betiere, genero bietako kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzkoak direla ulertzen da.