4. artikulua.— Irrati- eta telebista-zerbitzuak emateko printzipio gidariak
Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoak emandako gaikuntza-tituluen babesean irrati- eta telebista-zerbitzuak ematen dituztenek printzipio hauek bete beharko dituzte beren emanaldietan:
m) Gaztelaniaren osotasuna zaintzea, haren aberastasuna kontserbatzea, haren erabilera ona zaintzea, haren berrikuntzari erantzutea, eta hura babestea eta haren adierazpen eta agerraldi guztietan sustatzea.
24. artikulua.— Pluraltasuna eta gizartearen parte-hartzea bermatzea
2. Lege honen 4. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, zerbitzu publiko hori printzipio hauek errespetatuz emango da:
g) Gure Konstituzioaren 14. artikuluan aitortutako berdintasun-balioak errespetatzea. Bereziki, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.
34. artikulua.— Operadore independenteen kanalak hedatzea
1. 30 telebista-kanal baino gehiago hedatzen dituzten kable bidezko irratia eta telebista hedatzeko zerbitzuen emaileek bermatu beharko dute gaztelaniaz emititzen diren kanalen % 30 gutxienez kanal independenteen titularrenak izatea, betiere kanal horien eskaintza nahikoa eta kalitate egokikoa bada, lege honetan, lege honen erregelamendu bidezko garapenean eta Estatuko oinarrizko legerian aurreikusitakoaren arabera.
2. Aurreko apartatuan ezarritako betebeharra dela eta, honako irizpide hauek hartu behar dira kontuan:
a) Ehuneko hori kalkulatzeko, kable bidezko irrati- eta telebista-difusioko zerbitzuaren titularrak Espainiako hizkuntzetako batean eskaintzen dituen telebista-kanalen guztizko kopurua hartuko da kontuan.
36. artikulua.— Desgaitasunen bat duten pertsonen irispidea
Kable bidezko irratia eta telebista hedatzeko zerbitzua emateko baimenen titularrek ziurtatu beharko dute hedapen-zerbitzuaren euskarri-zerbitzu gisa erabiltzen diren komunikazio elektronikoen sareek beharrezko baliabide teknikoak dituztela honako zerbitzu hauek transmititu ahal izateko: azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa, eta desgaitasuna edo beharrizan bereziak dituzten pertsonek irispidea izateko laguntza-zerbitzuak, baldin eta hedatutako kanaletan sartuta badaude.