4. artikulua.— Administrazio autonomikoaren, toki-administrazioaren eta unibertsitatearen jardun-printzipioak, berdintasuna ezartzeko eta sexuan oinarritutako diskriminazioa errotik kentzeko
Administrazio publikoen jarduketak eraendu eta bideratuko dituzten printzipio orokorrak honako hauek dira:
g) Administrazio-eremuan hizkera ez-sexista ezartzea, eta hizkera hori suspertzea gizarte-harreman guztietan.
10. artikulua.— Hizkera ez-sexista eta emakumeen irudi publikoa
1. Administrazioak erabiltzen duen hizkerak gizonak eta emakumeak hartuko ditu bere barruan, femeninoa eta maskulinoa erabiliz, edo, hala badagokio, neutroa, edozein joera sexista ezabatuz, baita zeharkakoak ere. Era berean, partikularren artean hizkera ez-sexistaren erabilera sustatuko da.
2. Komunikazio instituzionalean, Gaztela-Mantxako administrazio publikoek zainduko dute emakumeen eta gizonen inguruan gizartera helarazten den irudia berdintasunezkoa, aniztuna eta estereotipatu gabea izatea, eta beren politikak garatzean sustatuko dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren ezagutza eta zabalkundea.
3. Gaztela-Mantxako Erkidegoen Juntak kanpaina instituzionalak egingo ditu emakumeen irudia sustatzeko ordezkaritza txikiena duten lanbide, ikasketa edo jarduera publikoetan. Kanpaina instituzionalek hizkera ez-sexista izango dute, eta ez dute gizonen eta emakumeen arketipo estereotipaturik erreproduzituko.
48. artikulua.— Titulartasun publikoko komunikabideak
1. Titulartasun publikoko komunikabideek, Gaztela-Mantxako administrazio publikoen dirulaguntzak jasotzen dituzten komunikabideek edo haien partaidetza duten komunikabideek islatuko dute gizartean dauden emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotipatu gabea, eta sustatuko dute emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren ezagutza eta zabalkundea, hizkera ez-sexista erabili behar dutelarik.