7. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak
1. Gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte gizarte-babesarekin lotuta:
c) Pertsona bakoitzari egokitutako formatu irisgarrian eta hizkera ulergarrian jasotzea bere egoeraren balioespena.
2. Era berean, gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek honako eskubide hauek izango dituzte informazioarekin lotuta:
g) Haiei zuzendutako informazioa ulertzeko behar diren baliabideak eta laguntzak izateko eskubidea, bai hizkuntzarekin zailtasunak dituztelako, bai desgaitasunen bat dutelako.