4. artikulua.— Oinarrizko printzipioak
Lege honetan aurreikusitako parte hartzeko eskubidea interpretatzeko eta aplikatzeko, oinarrizko printzipio hauek hartuko dira kontuan:
c) Irisgarritasun unibertsalaren, diskriminaziorik ezaren eta aukera-berdintasunaren printzipioa, bitartekoak eta hizkerak egokituta: parte hartzeko gaitutako bideek eta bitartekoek ez dute inor baztertzeko faktore izan behar.
k) Genero-arrazoiengatiko diskriminaziorik ezaren printzipioa, honako hauek bermatuz: emakumeen eta gizonen benetako eskubide-berdintasuna; hizkera inklusiboa; genero-ikuspegia, eta, ahal den neurrian, ordezkaritza paritarioa herritarren partaidetzarako organoetan.
32. artikulua.— Irisgarritasunerako neurriak
Gaztela-Mantxako Erkidegoen Juntako Administrazioak eta haren organismo autonomoek irisgarritasun-neurriak eta bitartekoak eta hizkerak desgaitasunetara egokitzekoak txertatuko dituzte partaidetza-prozesuetan, betiere irisgarritasunaren arloan dagoen araudia betez eta erraztasun- eta ulermen-printzipioari jarraituz.