8. artikulua.— Hirugarren sektore sozialeko erakundeen betebeharrak
2. Era berean, erantzukizun publikoko interes orokorreko zerbitzuen hornikuntzan Administrazio autonomikoarekin elkarlanean aritzen diren hirugarren sektore sozialeko erakundeek edo interes orokorreko bestelako jarduera sozialetan lankidetzan diharduten hirugarren sektore sozialeko erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:
b) Jardutea halatan non beren antolaketan, funtzionamenduan eta jardueretan benetan kontuan hartuko den emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa. Hala, besteak beste: hizkera ez-sexista erabiliko dute; neurriak hartuko dituzte sexu-jazarpena eta sexuagatiko edo sexu-orientazio eta -tasunagatiko jazarpena, eta emakumeen eta gizonen arteko lan-diskriminazioa prebenitzeko eta horiei aurre egiteko, eta, hala badagokio, indarreko araudian aurreikusitako berdintasun-planaren diseinu eta ezarpen eraginkorra egiaztatu beharko dute.