[…]
Kontuan hartzen da, era berean, kablearekin gauzatzen diren teknologia berrien zeregina. Ildo horretatik, Kataluniako hizkuntza-pluraltasuna babesteko, katalana babesteko neurriak hartu dira. Berritzailea da, halaber, telebista-hargailuetan programen edukien araberako hautaketa elektronikoa ahalbidetzen duten mekanismoak instalatzeari buruzko erreferentzia sartzea.
[…]
3. artikulua.— Programazioaren printzipioak
Kable bidezko telebista-zerbitzu publikoa ematen duten erakundeen emanaldiek printzipio hauek bete behar dituzte:
f) Kataluniako kulturaren eta katalanaren normalizazioa sustatzea, bai eta aranera sustatzea ere.
7. artikulua.— Hizkuntza-pluraltasuna
1. Telebistaren irrati-difusioko zerbitzu publikoa ematen duten erakundeek obra europarrak hedatzeko dagoen erreserba-denboraren % 50 erabili behar dute jatorria Kataluniako edozein hizkuntza ofizialetan duten adierazpen-obrak emateko. Obra horien % 50, gutxienez, katalanez izango direla bermatu behar da.
2. Jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batera bikoiztutako film, telesail edo dokumentalen emanaldiak, gutxienez, katalanez bikoiztuta eskaini behar dira aldi berean. Printzipio bera aplikatu behar zaie azpitituludun produktuei.
3. Xedapen gehigarriak ezarritakoari kalterik egin gabe, egungo kanal irekiak, abonatuaren antenatik jasotakoak, 1. eta 2. apartatuetan ezarritako baldintzak bete gabe eskain daitezke.
4. Operadore eta programatzaile independenteek katalana erabili behar dute, gutxienez, abonatuekin ezartzen dituzten komunikazio-sistemetan, ikus-entzunezkoetan zein idatzizkoetan.
5. Operadoreak nagusiki katalanez eta, Aranen, araneraz emititzen diren telebista-difusioko zerbitzuak banatu behar dizkie sarera konektatutako abonatuei.