1. artikulua.— Izaera eta helburuak
2. […] Kontseiluak, era berean, pluraltasun politiko, erlijioso, sozial, linguistiko eta kulturala zaintzen du Kataluniako ikus-entzunezkoen sistema osoan, neutraltasun eta zintzotasun informatiboaz arduratzen da, eta katalanaren erabilerari eta araneraren sustapenari buruzko arauak betetzen direla zaintzen du.
10. artikulua.— Kontseiluaren eginkizunak
Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, bere jardun-eremuan, eginkizun hauek ditu:
e) Kataluniako ikus-entzunezkoen sistema osoan hizkuntza- eta kultura-pluraltasuna zaintzea, eta, bereziki, katalana eta kultura katalana, eta aranera zaindu eta normalizatzeari buruzko legeria betetzea.
11. artikulua.— Zehapen-araubidea
2. Lege honen 10. artikuluko h) letrak ezartzen duenaren arabera formulatutako errekerimenduei jaramonik ez egitea arau-hauste arina da, eta 30.000 eurorainoko isunarekin zehatu behar da, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren eskumenen esparruan, hargatik eragotzi gabe 1. apartatuan ezarritakoa. Kable bidez banatutako ikus-entzunezko programazioa arautzen duen uztailaren 5eko 8/1996 Legearen 14.b artikuluan finkatutako zehapenak aplikatu behar zaizkio ikus-entzunezkoen operadoreentzat hizkuntza-politikako legerian ezarritako betebeharrak ez betetzeari.