[…]
[…] Lege honek nazioarteko erregulazioek normalean onartzen dituzten balioak nabarmentzen ditu, nahiz eta gure esperientzia historikotik lehentasuna ematen zaion herriek kultura, hizkuntza eta identitate propioak defendatzeko eta sustatzeko duten eskubideari, baita bakearen, eskubide ekonomiko eta sozialen aitortzari, eta demokrazia parte-hartzailea eta gobernagarritasuna indartzen laguntzeko beharrizanari ere, ezinbesteko garapen ekonomiko, iraunkor, ekitatibo eta jasangarriaren oinarri gisa. […]
[…]
3. artikulua.— Balioak
Generalitateko Administrazioaren eta toki-enteen jarduerak, garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren arloan, honako balio hauek ditu gidari:
d) Herriek beren kultura, hizkuntza eta identitate propioak defendatzeko eta sustatzeko duten eskubidea aitortzea, bai eta kultura anitzeko elkarbizitzaren balioak aitortzea ere.
4. artikulua.— Helburuak
2. Generalitateko Administrazioak eta toki-erakundeek garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren arloan egiten duten jarduerak lankidetzaren herrialde hartzaileetako biztanleen garapen ekonomikoa eta gizarte-ongizatea sustatu behar ditu, betiere herrialde horiek garapen ekonomiko eta sozial jasangarriaren sistema bat antola dezaten zentzuzko epe batean, eta helburu hauek izan behar ditu:
e) Herrien kultura-identitateak defendatu eta sustatzea, hizkuntza-ondare unibertsala eta kultura-aniztasunaren errespetua barne.