36. artikulua.— Gurasoen etengabeko prestakuntza
Gobernuak, arlo horretan eskumena duten sailen bitartez, arreta berezia jarri behar du katalanaren ikaskuntzan eta teknologia berrien erabileran, eta neurri egokiak hartu behar ditu seme-alabak dituzten pertsonen etengabeko ikaskuntza-prozesua sustatzeko, oinarrizko prestakuntzari eta lan-mundurako prestakuntzari dagokienez; era berean, haien prestakuntza integrala eta lan-mundura sartzeko gaitasuna handitu behar ditu, eta, bereziki, beren ezagutzak hobetzeko aukera eman behar die, betiere euren lanbidea egikaritu ahal izan dezaten gizartearen eta ekoizpenaren eskakizunen arabera, batez ere emakumeen kasuan.