[…]
[…] Konstituzioaren 16. artikuluak, gainera, ezartzen du elkarlan-harremanek egon behar dutela botere publikoen eta erlijio-konfesioen artean. Era berean, nabarmentzekoak dira Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 10., 21. eta 22. artikuluak, zeinek zaintzen baitituzte pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijio-askatasuna, diskriminaziorik eza, eta Europar Batasunaren kultura-, erlijio- eta hizkuntza-aniztasunarekiko errespetua; baita Hiriko Giza Eskubideak Babesteko Europako Gutuna ere, zeinaren 3. artikuluak ezartzen baitu udal-agintaritza guztiek herritar guztientzat bermatu behar dutela kontzientzia- eta erlijio-askatasuna; izan ere, udal-agintariek, beharrezko arauen bidez, beharrezko ekintzak egin behar dituzte eskubide hori bermatzeko, eta zaindu behar dute ghettorik sor ez dadin. […]
[…]