3. artikulua.— Kanpo-ekintzaren eta Europar Batasunarekiko harremanen printzipio gidariak
Kataluniaren kanpo-ekintza eta Generalitaten eta Europar Batasunaren arteko harremanak honako printzipio gidari hauen arabera arautuko dira:
e) Pertsonek eta herriek beren kultura, hizkuntza eta identitatea defendatzeko eta sustatzeko duten eskubidea aitortzea, kultura anitzeko elkarbizitza-balioak bultzatzea, herriek erabakitzeko duten eskubidea aitortzea, gizarte-, hezkuntza- eta osasun-eskubideak aitortzea, eta gizarteko sektore ahulenei laguntzea.[1286]
4. artikulua.— Kanpo-ekintzaren eta Europar Batasunarekiko harremanen helburuak
Kataluniaren kanpo-ekintza eta Generalitaten eta Europar Batasunaren arteko harremanak honako helburu hauen arabera arautuko dira:
c) Kataluniako hizkuntza eta kultura nazioartean sustatzea.
12. artikulua.— Jardun-eremuak
3. Gobernuak honako hauek egin behar ditu hizkuntzaren eta kulturaren eremuan:
a) Europar Batasunaren barruan eta handik kanpo Kataluniaren berezko hizkuntza eta kultura sustatu behar ditu, eta herrialdeko kultura- eta hizkuntza-eredua nazioarteko erreferentzia gisa kokatu behar du.
b) Ramon Llull Institutua indartu behar du, katalana eta katalanez adierazitako kultura nazioartean sustatzeko agente gisa, eta Institutuaren ekintzak koordinatu behar ditu Gobernuak kanpoan eta Europar Batasunaren aurrean dituen ordezkaritzekin eta Gobernuak kanpoan dituen bulego sektorialekin.
c) Katalunian hizkuntza ofiziala eta Aranen berezko hizkuntza denez, aranera kanpoan zabaltzeaz arduratu behar du, batez ere mugaz gaindiko auzotasun-eremuetan.
24. artikulua.— Katalanak Europar Batasunean duen estatutu juridikoa
Generalitatek beharrezko ekintzak eta neurriak abiarazi behar ditu Europako instituzioetan katalanaren erabilera bermatzeko eta Europar Batasunean katalanaren ofizialtasuna aitor dadin lortzeko.
26. artikulua.— Gobernuak beste organo batzuekin dituen harremanak
1. Gobernuak, beste lurralde batzuetako gobernuekin dituen harremanetan, helburu hauek sustatzen ditu:
b) Beste lurralde batzuekiko elkarlan instituzionala eta jardunbide egokien trukea sustatzea, bereziki Kataluniarekin lotura historikoak, politikoak, linguistikoak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak dituzten lurraldeekin.
27. artikulua.— Nazioarteko antolakundeekiko harremana eta lankidetza
4. Generalitatek beharrezko diren ekintzak abiarazi behar ditu, Estatutuak xedatzen duen bezala, katalana nazioarteko antolakundeetan eta kultura- edo hizkuntza-edukia duten nazioarteko tratatuetan agertzeko eta erabiltzeko.
32. artikulua.— Gobernuak kanpoan dituen bulego sektorialak
2. Gobernuak bulego sektorialen sare egoki bat bermatu behar du kanpoan, betiere Kataluniaren interesak sustatzeko, bereziki eremu hauetan: sustapen ekonomikoa; ikerketa eta berrikuntza; inbertsioak erakartzea; turismo-sustapena; kultura-enpresen nazioartekotzea; Kataluniako hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko proiekzioa, eta garapenerako elkarlana eta laguntza.