[…]
Argi dago sozietate-formula kooperatiboaren erabilera sustatzeko bideetako bat dela arlo horretako hizkera tekniko espezifikoa ezagutza orokorrera hurbiltzea eta haren kontzeptuak sinplifikatzea. Horrela, bada, zuzenbide kooperatiboaren ezagutza eta aplikazioa errazteko helburu horri jarraituz, 1. artikuluak sozietate kooperatiboaren kontzeptua birformulatzen du, eta 2. artikuluak zuzenbide kooperatiboaren berezko beste kontzeptu eta termino batzuk biltzen ditu; horrela, artikulu biok tresna erabilgarri bihurtzen dira kontzeptu eta termino horiek argitzeko eta arlo horretan espezializaturik ez dauden pertsonei hurbiltzeko.
[…]