[…]
Legeak elementuak sartzen ditu, zeinek aukera aurreikusten baitute merkataritza-jarduera, zerbitzu-ematea, artisautza eta azoka-jardueren antolaketa profesionalizatzeko eta balioesteko mekanismoak erabiltze aldera. Era berean, xedatzen du ezen jarduera egikaritzeko beharrezkoa dela aplikatu beharreko araudiari buruzko gutxieneko ezagutza batzuk izatea, pertsonak enpresan okupatzen duen lekuaren arabera edo jendaurreko arretan Katalunian hizkuntza ofizialak erabiltzeari dagokionez, eta gutxieneko ezagutza horiek, zeinak ezinbestekoak baitira jarduera behar bezala egikaritzeko, enpresaburuarentzako sustapen-neurrien bidez soilik bultzatuak izan behar dute.
[…]
8. artikulua.— Merkataritza-jarduera egikaritzea eta zerbitzuak ematea
3. Merkataritza-jarduera eta zerbitzuak ematen dituzten pertsonek, baita soldatako langile gisa dihardutenek ere, jakin behar dute zein diren baldintzak Katalunian merkataritza-jarduera egikaritzeko eta zerbitzuak emateko, eta kontsumitzaileei arreta emateko moduan egon behar dute kontsumitzaileok Kataluniako hizkuntza ofizialetako edozeinetan hitz egiten dutenean.