25. artikulua.— 5/2008 Legeari artikulu bat gehitzea, 76 ter artikulua
76 ter artikulua gehitzen da, eta horren testua hauxe izango da:
«76 ter artikulua.— Politikan emakumeen aurkako indarkeriatik eratorritako administrazioen eta instituzio politikoen erantzukizuna
1. Administrazio eta instituzio politiko guztiek jokabide-estandar gisa txertatu behar dute edozein indarkeria matxista mota debekatzea, bai eta diskurtso sexistak eta misoginoak, emakumeenganako hizkera iraingarria eta jazarpen psikologiko edo sexuala, sexuan, sexu-orientazioan edo edo genero-identitatean adierazpenean oinarritutakoa ere, eta zehapen egokiak ezarri behar dituzte diziplina-araubidean. Zehapen horiek astunagoak izan behar dute diskriminazio anizkoitzaren kasuan.
[…]