28. artikulua.— Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak katalanaren ezagutza-ziurtagiriak lortzeko deitzen dituen probetan izena emateko eskubideengatiko tasa
Aldatu egiten da Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 18.1.3 artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«2. Kuotaren gaineko % 30eko hobaria ezartzen da guraso bakarreko eta kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren subjektu pasiboentzat, eta kuotaren gaineko % 50eko hobaria ezartzen da guraso bakarreko eta kategoria bereziko familia ugarietako kide diren subjektu pasiboentzat. Era berean, kuotaren gaineko % 50eko hobaria ezartzen da % 33ko edo gehiagoko desgaitasun egiaztatua duten subjektu pasiboentzat.
60. artikulua.— 9/2004 Legea, Kataluniako Kontsumo Agentzia, sortzekoa
1. Aldatu egiten da Kataluniako Kontsumo Agentzia sortzeko abenduaren 24ko 9/2004 Legearen 7. artikulua, zeinak idazkera hau izango baitu:
«7. artikulua. Zuzendaritza-kontseilua.
1. Honako hauek dira zuzendaritza-kontseiluko kide:
a) Kontseiluburua.
b) Kontseiluburuordea.
c) Zuzendaria.
d) Kontseilukideak:
1) Ekonomian, nekazaritzako elikagaien ekoizpenean, osasun publikoan, garraioetan, etxebizitzan, merkataritzan, turismoan, energian, industria-segurtasunean eta hizkuntza-politikan eskumenak dituzten Generalitateko sailetako titularrek arlo horietan zuzendari nagusiaren gutxieneko maila organikoa duen ordezkari bat proposatu ahal izango dute.
88. artikulua.— 22/2010 Legea, Kataluniako Kontsumo Kodeari buruzkoa, aldatzea
4. 22/2010 Legeari artikulu bat gehitzen zaio, 333.-12 garrena, honako testu honekin:
«333.-12 artikulua. Zehapenen ordezko neurriak.
1. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideen arloko arau-hausteen ondoriozko zehapen-ebazpenek zehapen ekonomikoaren ordezko neurriak aurreikus ditzakete.
2. Ordezko neurriek izan behar dute hizkuntza-eskubideekin lotutako hezkuntza-programak, jarduerak edo zerbitzuak egitea, betiere jardueraren sektorearekin eta arau-haustea egin den inguruabarrekin lotuta.
3. Ordezko neurria arau-haustearen erantzuleak edo erantzuleek eskatu behar dute, betiere zehapen-ebazpena administrazio-bidean irmo bihurtu baino lehen.
4. Ordezko neurria arau-haustea egin duen pertsona fisikoak edo pertsona fisikoek eskatu behar dute, euren borondatez, 334.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Erantzukizuna pertsona juridiko batena bada, haren ordezkaritza egiaztatzen duenak eskatu beharko du, eta pertsona juridiko arduradunarekin lan- edo kontratu-lotura duten pertsonek gauzatu beharko dute.
5. Ordezko neurria eskatzeko prozedura Gobernuaren dekretu bidez arautu behar da. Ordezko neurrien forma, iraupena eta edukia, arau-haustearen inguruabarren arabera arautu behar dira, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailaren agindu baten bidez».