4. artikulua.— Eskumenak
2. Administrazio autonomikoak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan duen eskumena honako eginkizun hauetan zehazten da:
a) Programak eta prozedurak egokitu eta sortzea, genero-ikuspegia administrazio-jardueran txertatzeko, eta administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatzea.
8. artikulua.— Berdintasunaren Behatokia
3. Era berean, interpretazio-irizpideak hartuko ditu hizkuntzaren erabilera eta adierazpen sexistak identifikatzeko, zeinek indartzen baitituzte emakumeenganako desberdintasun-jarrerak.
12. artikulua.— Eskumenak
2. Toki-korporazioei dagokie honako eginkizun hauek egikaritzea aukera-berdintasunaren arloan:
d) Beren administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia txertatzea, administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatuz.
30. artikulua.— Helburu orokorrak
2. Murtziako Erregioko Hezkuntza Administrazioak bermatuko du hizkera ez-sexista erabiliko dela hezkuntzari eta jakintzaren sustapenari dagokien guztian.
37. artikulua.— Aukera-berdintasuna komunikazioaren esparruan
1. Murtziako Erregioko Administrazio publikoak, komunikazioaren eremuan emakumearen diskriminazioa saihesteko:
b) Bitarteko egokiak erabiliko ditu bitartekoen bidez igortzen diren mezuak bermatzeko eta helarazteko, eta bereziki zentzumen-desgaitasunen bat duten emakumeei zuzendutakoak; horretarako, kasu horiei erantzuteko beharrezkoak diren itzulpen-zerbitzuak ezarriko ditu.
38. artikulua.— Hizkuntzaren erabilera sexista desagerraraztea eta jardunbide egokien kodea
1. Murtziako Erregioko Administrazio publikoak, bere eskumenen eremuan, beharrezko ekintzak gauzatuko ditu komunikabideetan hizkuntzaren erabilera sexista desagerrarazteko, eta jardunbide egokien kodeak hartzea sustatuko du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko konstituzio-balioen edukia transmititzeko.