6. artikulua.— Informazioaren eta telekomunikazioen gizartera iristeko baldintzak
Informazioaren gizartearen, telekomunikazioen eta komunikabide sozialen eremuan, Eskualdeko Administrazioak irisgarritasun unibertsala eta diseinua bermatuko ditu zenbait elementutan, hala nola sinadura elektronikoan, interpretazio- eta bideo-interpretazioko zerbitzuen eskura jartzean, web-orri publikoetarako irisgarritasunean edo zerbitzu publikoetarako irisgarritasun elektronikoan, besteak beste.
10. artikulua.— Printzipioak
1. Lege honen printzipio orokorrak, zeinak jasota baitaude Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duen 2013ko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan, honako hauek dira:
c) Aukera-berdintasuna: diskriminaziorik ez izatea, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, diskriminazio horretan sartzen delarik edozein bereizketa, bazterketa edo murriztapen, zeinaren asmoa edo ondorioa baita irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonen giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak aitor daitezen, goza daitezen edo baldintza berdinetan egikari daitezen oztopatzea edo ondoriorik gabe uztea eremu hauetan: politikan, ekonomian, gizartean, lanean, hizkuntzan, kulturan edo gizarte zibilean edo bestekoetan. Era berean, ekintza positiboko neurriak onartzen badira, aukera-berdintasuna dela joko da.
12. artikulua.— Sustapen-neurriak
3. Gor-itsuen zeinu-hizkuntzan eta interprete-gidetan interpretatzen duten profesionalen prestakuntza bultzatzea, eta horiek funtzio publikoan pixkanaka sar daitezen sustatzea, entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin zuzeneko komunikazioa errazteko.
4. Administrazio publikoen jendaurreko arretan zeinu-hizkuntzaren erabilera eta administrazio publikoek sustatutako ekitaldi ofizialetan aldibereko itzulpena sustatzea.
35. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak informazioaren gizartean eta komunikabide sozialetan
4. Murtziako Administrazio autonomikoak ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legeria espezifikoan arautuko ditu telebistaren ikus-entzunezko edukien gutxieneko irisgarritasun-baldintzak, azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz.
39. artikulua.— Kulturako, kiroleko eta aisiako jardueretarako irisgarritasuna
1. Kultura-, kirol- edo aisialdi-jarduerek eta antzeko ekitaldi publikoek komunikazio-irisgarritasun nahikoa bermatu behar dute, arian-arian, betiere desgaitasun fisikoa, sentsoriala edo intelektuala duten pertsonek haietaz gozatu, ulertu edo horietan parte hartu ahal izan dezaten, eta informazioa hizkuntza ulergarriaren bidez eskaini behar dute, jarduera-motaren arabera erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
Xedapen gehigarri bakarra.— Irisgarritasuna eta diseinua gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat
Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasun unibertsaleko aspektuak Espainiako zeinu-hizkuntzak arautzen dituen araudi estatalean ezarritakora egokituko dira, bai eta erregelamendu bidezko garapenera ere, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoei dagokienez.